Hackalabs/Hackelarre

De HCKRS

Tabla de contenidos

[editar] Hackelarre MediaHackLab

[editar] Nortzuk gara?

Hackelarre MediaHackLaba Astra gaztetxean sortu den hacklab berri bat da, bertan teknologia eta bere gizarte inplementazioak aztertzen ditugu beti ere era tekniko zein sozialean. Horretara software askea erabiltzen dugu eta hortik aurrera hacktibisten imajinazioak ematen duen guztia plazarazten dugu.

Gure hacklab hau orain gutxi izan zuen bere jaiotza 2007ko hackmeetingean hain zuzen ere, bertan ikusi genuen argia eta bertan kaleratu genuen gure presentzia eta existentzia, hackmeeting honen eginkizunetan lanak jartzen eta antolatzen.

Naiz eta hacklab txiki eta hasi berria izan gogotsu ari gara gure proiektuekin eta gizartearekiko beharrak argiak dira.

[editar] Zertarako gaude hemen?

Bizi honetan beti ari gara gure proiektuei aurre ematen eta bakoitzak hoberen dakien lan ildotik jarraitzen du, guk ildo telematikoa aukeratu genuen aspaldi eta orain hacklab berri honekin batera gure borrokak aurrera eramaten jarraitzen dugu.

Gure nahiak hurrengo hauetan laburbildu ditzazkegu:

  • Teknikaren gizarteratzea
  • Software askearen defentsa
  • Informatikaren sustapena eguneroko bizitzan
  • Lan ildo autogestionatua eramaten duten taldeei laguntza digitala eskaintzea
  • Esukara mundua software askean

Horretaz gain badira beste lan ildo batzuk ere eta badira baita ere gure garunetan gestatzen ari garen proiektu parte hartzaile eta autogestionatuak.

[editar] Proiektuak

Oraindik oso goiz da gure proiektuak kaleratzeko, proiektuetan pentsatzen ari bait gara, baina gure proiektuen artean astra gaztetzearen sarea sortzea dago, baita bertako irratiaren mantenua egitea horretan ematen dugularik gure lanik handiena.

Bestalde eta nola ez hckrs talderekin bat egiten gara euren proiektuak gureak ere eginik, horrela komunitatean lan egin ahal izanez, honek gure lan ildoei laguntza ematen die eta baina sustapena ere, azken finenean hckrs eta hackelarreren lan ildoan berdin-berdinak ez badira ere oso antzekoak dira.

Herramientas personales